hondartza ikonoa

ZURRIOLA HONDARTZA

Zurriola hondartza Donostiako hiru hondartzetako bat da. Hondartza urbanoa da, Kantauri Itsasora begira dago eta surf egiteko baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu.

Hondartza inguruan kirol horretan espezializatutako hainbat establezimendu aurkituko dituzu. Horietan alokatu ahal izango duzu behar duzun ekipamendu guztia (oholak, jantziak, osagarriak,...), eta horietako asko urte osoan egoten dira zabalik.

Gainera, establezimenduetan eskaintzen diren eskoletan ere eman dezakezu izena zure trebezia hobetzeko edo itsasoaz gozatzeko kirol honetan lehenengo urratsak emateko.

Zurriola Hondartza - Donostia San Sebastián
surf ikonoa

SURF

Surfa Donostian errotuen dagoen diziplinetako bat da. Gazte askok, eta hain gazteak ez diren beste askok, egunero egiten dute surfa, baita neguko hilabeteetan ere.

Hirian surfa egiteko hondartzarik bada, Zurriola da. Hainbat eremu ditu, olatuak ezberdinak dira batzuetan eta besteetan, eta zure mailaren arabera egin ahal izango duzu, beraz, surfa.

Udan txapelketak ere egiten dira, eta giro aparta izaten da. Aia Pentsioa Surf City Donostia Klusterreko kide da.