Pribatutasun Politika

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (LOPD) betez, jakinarazten dizugu www.pensionaia.com webgunea erabilita guri emango dizkiguzun datu pertsonalak isilpean erabiliko ditugula eta fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula. Fitxategia Aia Pentsioarena da, Zabaleta kalea 40, 1D [Gros] - 20002 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), Espainia. Aia Pentsioak behar bezala emana du izena Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (www.agenciaprotecciondatos.org).

Zure datu pertsonalak datu horiek jasotzeko galdetegi elektronikoa dagoen web-orrietan adierazitakoa egiteko bakarrik erabiliko dira. Era berean, zure eskaerari erantzuteko eta zuretzat interesgarria izan daitekeen eta gure jarduerarekin lotuta dagoen informazioa bidaltzeko (bai ohiko postaz, bai posta elektroniko bidez) gorde ahal izango dira datuok, zuk kontrakoa adierazi ezean.

Bestalde, jakinarazten dizugu DBLOn aurreikusitakoarekin bat, datuetan sartu, horiek zuzendu, ezereztu eta horien aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango duzula gutun ziurtatua bidaliz edo jaso izana ziurtatzea ahalbidetzen duen beste bide bat erabiliz, NANaren fotokopiarekin batera, honako helbide honetara: Zabaleta kalea 40, 1D [Gros] - 20002 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa), Espainia.

Aia Pentsioak ez die inola ere salduko, lagako, alokatuko edo transmitituko hirugarrenei bere bezeroei/erabiltzaileei buruzko informaziorik edo datu pertsonalik.

Erabiltzaileak bermatzen du egiazkoak direla Aia Pentsioari emandako datu pertsonalak, eta bere gain hartzen du datuon aldaketen berri emateko erantzukizuna. Erabiltzailea izango da galdetegiak betetzean gezurrezko datuak, zehatzak ez direnak, osatu gabeak edo eguneratu gabeak erabiltzeagatik Aia Pentsioari edota beste hirugarren bati eragindako kalte-galera zuzenen nahiz zeharkakoen erantzule bakarra. Pribatutasun-politika honen arabera, erabiltzaileak ez du hirugarren pertsonen datu pertsonalik eman behar aurretik jakinarazi eta baimena lortu gabe, eta bera izango da horiek eman izanaren erantzule bakarra.

18 urtetik beherako haur eta gazteei ohartarazten zaie, guraso edo tutoreen baimena behar dutela Aia Pentsioaren webgunean datu pertsonalak emateko.

Aia Pentsioak beharrezko neurriak hartuko ditu datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko; betiere, kontuan izanda teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai giza jarduerak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Dena den, erabiltzaileak jakin behar du Interneten segurtasun neurriak ez direla erasoezinak.

Aia Pentsioak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai legean, jurisprudentzian edo enpresa-jardueran aldaketak izan direlako. Aia Pentsioak aldaketaren bat egiten badu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, eta erabiltzaileak bertan izango du Aia Pentsioaren pribatutasun-politika eguneratuaren berri. Nolanahi ere, erabiltzailea webgunean sartzen den unean aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana.

Webguneko galdetegiak betetzeak esan nahi du erabiltzaileak berariaz baimentzen duela bere datu pertsonalak Aia Pentsioaren fitxategi automatizatuan sartzea aurrean adierazitako helburuekin.

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektualak babestuta eta webgune honetan dauden ikus-entzunezko materialak, marka erregistratuak edo bestelako edozein elementu Aia Pentsioarenak edo webgunearen egileenak dira, eta egile-eskubideen babesa dute. Debekatuta dago materiala baimenik gabe aldatzea, kopiatzea, alokatzea, mailegatzea, transmititzea eta hedatzea. Webgune honetako materiala ezin da eraldatu, saldu, merkaturatu, erabili edo banatu irabazi-asmoarekin.