pintxo ikonoa

PINTXOS

Donostiako gastronomia mundu osoan da ezaguna, eta, batez ere, bertako pintxo apartak nabarmentzen dira. Hemen pintxo hitza erabiltzen da beste leku batzuetan tapa esaten zaionari deitzeko, baina Donostian miniatura-sukaldaritzaren benetako arte-lanak aurkituko dituzu.

Pintxoak egiteko kalitaterik oneneko osagaiak erabiltzen dira, eta ehunka modu ezberdinetara prestatuta aurkituko dituzu. Hain dira ezagunak, urtero egiten da bertako pintxorik onena saritzeko lehiaketa. Sari hori lortzen duen establezimenduak ziurtatuta ditu bezeroak.

Donostia - San Sebastián pintxoak
hiria ikonoa

GROS

Hiriko auzorik enblematikoenetako bat da. Ezaguna da bertako Zurriola hondartza, hiriko surflarien eta bisitarien benetako paradisua.

Era askotako denda txiki ugari daude auzoan, bai eta ordainpeko aparkaleku bat baino gehiago ere, eta bertako ostalaritza-establezimendu ezagunetan pintxo bikainak edo Donostiako gastronomia aparta dasta daitezke.

Groseko tabernak
icono reunión pintxo-pote

PINTXO POTE

Orain dela hainbat urtetatik, ostegunero egiten da Gros auzoan pintxo-pote ezaguna. Egun horretan auzoko ostalaritza-establezimendu askotan eskaintzen dituzte pintxoak edariarekin batera 2-3 eurotan.

Arratsaldetan egiten da pintxo-potea, 19:00etatik 21:00etara bitartean, eta auzoan giro aparta egoten da benetan.

Oharra: Ez dira tabernako pintxo eta edari guztiak eskaintzen pintxo-potean.